viernes, 27 de septiembre de 2013

Blanquerma Liburutegia eta faszismoa

Aste honetako senatuko plenoan mozio hau proposatu genuen:

ARRAZOIEN AZALPENA

Pasa den asteazkenean, irailak 11, ezohiko sinbologia duten bi urteurren gogoratu ziren: Txilen diktadurari hasiera eman zion Salvador Allende lehendakariaren legezko gobernuaren aurkako estatu kolpea eman zela berrogei urte bete ziren, eta, bestalde, Al Qaedak Ameriketako Estatu Batuetako dorre bikien eta beste eraikuntza estrategiko batzuen aurka eraso egin zueneko hamabigarren urteurrena ere izan zen, eta honek nazioarteko terrorismoaren aurkako borrokan egoera berri bat ekarri zuen.

Egun berean, Katalunian Diada bezala ezagutzen den urteroko jaia ospatzen zen eta Generalitateko Gobernuaren ordezkariak Madrilgo Blanquerma liburudendan jai honen ospakizunerako gonbidapena luzatu zuen. Zoritxarrez, ekitaldi hura eskuin muturreko talde baten erasoarekin eten zen. Talde honek, bertako entzuleak iraindu eta indarkeria erabiltzeaz gain, bere ihesaldian gas mota bat bota zuen bertan bertaratutakoei kalteak eraginez, euren artean Gorte Orokorretako legebiltzarkideak.

2013 urte honetan, Espainiak berrogei urtez jasan zuen diktadurako buruzagien eta nazismo eta beraien ideien buruzagien aldeko goratze ekimenak ugarituz joan dira. Gero eta espiral erasotzaileagoan apurtu egin nahi dute herritarren arteko bizikidetza baketsua; non ideia guztiak demokrazia, erakundeen arteko joko askea eta aurkari politikoen planteamenduen errespetutik abiatuz adierazi daitezkeen, 1977az geroztik gure bizikidetzaren funtsa izan den moduan.

Memoria Historikoaren legea onartuta dagoenean, krisi ekonomikoko egoera batean, eta Estatu espainiarrean lurralde antolamenduaren eztabaida gogorra dagoenean, erakundeek, alderdi politikoek eta hiritarrek adi egon behar dute demokratikoak ez diren indarkeriazko eta asaldatze ekintzen berpizkundea errotik mozteko.

Honegatik guztiagatik, Senatuko (EAJ-PNV) Eusko Legebiltzar Taldeak hurrengo mozioa aurkezten du:

MOZIOA

Senatuko Osoko bilkurak adostu du:

1.- Blanquerna liburudendan gertatutako indarkeriazko ekintzak kondenatu eta Ganbararen elkartasuna erakundeei eta zuzenean kaltetuak izan ziren pertsonei adieraztea.

2.-Espainiak iraganean bizi izan zituen diktaduraren buruzagiak gogorarazten dituzten ekitaldien ugaritasunaren eta konstituzio aurreko ikurren etengabeko erabileraren aurrean, kezka adieraztea.

3.- Erakunde guztiei eskatzea, legearen erabilera arretatsua egiteaz gain, sentiberatasun eta sendotasun berezi bat izan dezatela mespretxagarriak diren ekintza hauengan.

4.- Aurkarienganako errespetuan eta joko demokratiko askean oinarrituz, bakea eta bizikidetzarako eskaera bat egitea.

 Egia esanda azkeneko momentuan Alderdi Popularreko bozeramaileak 2. puntua aldatu nahi izan zuen eta emendakin bat proposatu zuen; guretzat egokiagoa zen guk proposatutakoa baina aterako ez zenez onartu egin genuen; ea egia den (ez dela izango) Alderdi Popularrak bat egiten duela hor azalatzen denarekin; euren burua presionatuta ikusi zuten eta horren ondorioz zerbait  mogitu ziren.

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario