lunes, 6 de octubre de 2014

Alemaniko BUNDESRAT ezagutzen

Atzo gauean hasi genuen Alemaniko bidaia; bertako kanpo harremanetarako ministeritzaren gonbidapenari erantzunez, aste beteko bidaia antolatu digute Alemaniako federazioa eta bertako 16 Länderren arteko harremana ezagutzeko.

Goizeko 10:00etan Humboldteko unibertsiatera bisita egin dugu eta bertan Länderren partaidetza Federazioko politiketan gaia jorratu dugu, Ulrich Battis irakaslearekin hitzeginez.

Arratsaldean BUNDESRATera joan gara eta bertako legelariekin bildu gara eta Alemaniko konstituzioa elkarrekin aztertu dugu.

Bertan PP, PSOE, CIU, ENTESA (PSC + ICV), EAJ-PNV eta UPN alderdiak egon gara.

Españan konstituzioaren aldaketaren beharra behin eta berriro ikusi da baina garbi dajo Alderdi Popularra ez dela ausartzen; Alderdi Sozialistaren Federalismoa zer den ez daki eta mesfidantza haundiak ditu CIU eta gurekiko.

Momentu honetan Españiko Senaduaren paperak ez du inongo zentzurik dagoen bezala jarraitzeko; beraz ardura politikoari erantzun ahal izateko Konstituzioaren aldaketa piskanaka piskanaka gestionatzen hasi beharko da

No hay comentarios:

Publicar un comentario