martes, 6 de septiembre de 2016


Rajoy, Kolonbian bai eta Euskadin ez?
Abuztuaren 24an Kolonbiako Gobernuak eta FARC erakundeak, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak, gatazkaren amaierarako eta bake egonkor eta iraunkorrerako akordioa sinatu zuten.
52 urteko konfrontazioak 220.000 hildako eta zazpi milioi biktima eragin ditu, hortaz, honen amaierak alde guztiei zorionak ematea eta biktima guztiei dagokien errekonozimendua egitea baino ez du merezi.
Gatazka konplexua da, inolako zalantzarik gabe, baina lan egiteko metodo batekin eta dedikazio handiarekin konpondu ahal izan da.
Estatu espainiarraren ikuspegitik aztertuta, Rajoy presidentearen kontraesana nabarmendu behar da; prozesu honi babesa eman diolako, Alderdi Popularra negoziazio hauen guztiz kontra dagoen Alvaro Uribe lehendakari ohi eta senatariarekin bilerak egiten zituen bitartean.
Oraindik kontraesan handiagoa da Kolonbian zuzeneko lekukoa izan dela aditzera emateko duen asmoa, Euskadin Espainiako Gobernuak hemengo gatazka konpontzeko eta normalizazioa lortzeko inolako interesik izan ez duenean. Izan ere, ia bost urte igaro dira ETA erakundeak armak behin betiko baztertu zituenetik eta Rajoyk, Kolonbian izan duen jokabidearen kontrakoa eginez, ez du ezer egin Euskadin bakea sendotzeko eta normalizazioa indartzeko, nahiz eta hau euskal gizartearen lehentasunezko helburu bat izan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario