sábado, 22 de octubre de 2016

Garai batean


Argazkia: Robots Archivos-Gregorio Martínez

GARAI BATEAN…2016ean

2125ko EU7 naiz
“Bazen behin…” hasten omen ziren aintzinean ipuinak, hau ez da horrelako kontakizun bat. 2125. urtean gaude; eta ni errobot ikertzaile arrunt bat naiz. Kasu honetan, Europako herririk zaharrenaren ikerketan hainbat bitxikeriekin trabatu naiz, benetan bereziak ikusten ditudalako nire pentsamentu arrazionala eta emoziorik gabekoarentzat, ezin ditut idoro hori ulertzeko parametroak: 2125ko EU7 naiz.

 "Izan omen zen garai bat 2016.urte aldera, Europako mendebaldealdean, Penintsula Iberiarra zelakoan, hainbat kultura ezberdin biltzen zituen España izeneko antolaketa bat; herri, kultura eta pentsakera oso ezberdinez osaturiko lurraldea zenez, zaila egiten omen zitzaien elkarren artean adostasunetara iristea. Oraindik askoz lehenago asmatutako hauteskundeak egiten omen zituzten aldiero, lau urtez behin edo diote ordenagailu zentralean aurkitu dudan ahaztua genuen disko bateko karpeta zahar batean. Baina, arau batzuk betetzen zituzten beraien buruzagia aukeratzeko, adostasun kopuru batzuk bete behar zituzten: elkarren artean adostu, tratua egin, bakoitzak bere nortasuna eta pentsakera mantenduz... eta hori oso zaila egiten omen zitzaien.

Horrela ibili omen ziren, bi aldiz ere errepikatu omen zituzten hauteskunde horiek, noski gure aurreko erroboteei, oso primitiboak zirenez, ez zieten aukerarik ematen horrelako gauzetan parte hartzeko. Azkenean konpondu omen ziren, jartzen du, histori hori idatzi zuten hainbat eta hainbat paperezko orri batzuetan. 
Handik urte batzuetara irabazle suertatu zen Alderdi Politiko batek irtenbidea eman omen zion arazo horri; desagertzekotan ibili ziren baina barruko iskanbilak konpondu eta gero, izugarri indartu omen ziren, jendearen arazoei nolabaiteko irtenbidea ematen saiatu zirelako. Sozialistak izena omen zuten. Arraroa benetan."

2016ko egun horietan munduko informatibo guztietan egoera honen inguruan berri asko publikatu zen; España delako antolaketa hori parragarri suertatu omen zen egun horietan. 2125eko ikuspegitik behintzat oso arraroa egiten da behin hauteskunde egin eta gero, bigarren aldi batean berriro hauteskundeak antolatu behar izatea, gizarteak hitzegin izan ez balu bezala. 

En fin, orduko gizakiaren ulertu ezin daitezkeen bitxikeriak. Portzierto, gobernua osatu eta denbora gutxira hauteskundeak egin omen zituzten berriro; 3.ak alegia. Parragarri benetan.Garesti samar, baina parragarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario